Erandion, gaur egun, bost ermita daude (mapa). San Bernabe (aspaldi San Pabloren kultoa ere zeukana), Paduako San Antonio, Santimami, San Kristobal, eta Maddalenarena, azken hau batzuek ermita baino apalekutzat hartzen duten arren, hots, paretik igarotzean otoi egiteko berebiziko eraikina, orokorrean tamaino txikikoa.
Gaur desagertuta badago ere 1956en eraitsita eta Astrabuduan zegoen San Lorenzo ermita ere aipatuko dugu. Desagertutako beste ermita bat San Martin izenekoa da. Bere arrastoa Aurreneko Karlistadan galtzen da eta gaur ez dugu zehazki non zegoen. Gaur gure herrian gera leiken zantzu bakarra San Marin toponimoa da, Goierrin.
Baseliza hauek guztiak udalerriko malda erdietan eraikita daudela ohartuko gara, hau da, herriko jatorrizko populazio guneetan hain zuzen.
Eraikin guzti hauek aurreneko karlistadako ondorio lazgarriak pairatu zituzten eta gaur egun oso berriztuta daude, jatorrizko estrukturak erabat eraldatuta daude eta.

Hoy son cinco las ermitas que tenemos en nuestro municipio (mapa). San Bernabé (también llamada San Pablo), San Antonio de Padua, Santimami, San Cristóbal, y La Magdalena. Aunque esta última según algunos autores más que ermita se trataría de un humilladero, esto es, un lugar de culto de pequeñas dimensiones destinado al rezo de los transeúntes o para que éstos realizaran ofrendas.
Mencionaremos las desaparecidas ermitas de San Lorenzo, en Astrabudua, derribada en 1956, y la de San Martín. Sobre la ermita de San Martín se pierde el rastro en la Primera Carlistada, y hoy día no conocemos su ubicación, tan sólo nos queda el topónimo de San Martín en Goierri.
Atendiendo a la ubicación, observamos que todas ellas se sitúan a media ladera del municipio coincidiendo con los primeros núcleos poblados del municipio. En lo referente a su estado de conservación, todas sufrieron graves destrozos durante la Primera Carlistada y tras ser reformadas, han perdido en gran medida su aspecto y estructura original.

sanlorenzo.jpg
San Lorenzo. Gaur desagertutako baseliza, Astrabudun.
San Lorenzo, en Astrabudua, hoy desaparecida.


SAN BERNABE


fano.jpg
Erandioko baseliza zaharrena da, eta garai baten inguruko auzogunen parrokia kategoriara heldu zen zeinak behinolako bere garrantziaz ohartarazten gaituen.
Hasiera baten San Pabloren adbokazioaren ermita bazen ere gaur egun San Bernaberi eskainita dago. Are gehiago, 1920. urtera arte, gaztelaniazko testuetan ere, baseliza dagoen tontorrari Sanpablomendi izena jartzen zitzaion.
Hala ere inguruari Sanbernabekolanda izenez ere ezaguna da gaur egun. Adbokazioaren kontua nahiko nahasia da beraz.
Dirudienez, eta zantzu guztien arabera, Aurreneko Karlistada arte San Pablo eta San Bernaberen irudiak omen ziren tenpluan, gerrate horretan biak desagertu arte. Gaur egun San Bernaberen irudia berriago bat dago soilik. Data beretsuetan baselizaren hondamena erakarriko zuen eta 1970era arte tenplua oso egoera kaskarrera eraman zuen gertakaria suertatu zen. 500 urteko eraikin honetako materiala asko alboko inguruetan San Pabloren gotorlekua eraikitzeko erabili ziren.
Jaia ekainaren 11an ospatzen da.
Es la ermita más antigua del municipio. Llegó a ser parroquia de las repúblicas de los alrededores, lo cual nos indica la importancia que adquirió.
En un comienzo aunque estuvo bajo la advocación de San Pablo y San Bernabé, hoy tan sólo rinde culto a este último.Hasta 1920, la ermita dio nombre a la colina sobre la que se sitúa cuyo topónimo es Sanpablomendi.
Hasta la Primera Guerra Carlista las figuras de ambos santos permanecían en el templo. Durante la contienda fueron las dos sustraídas y hoy día tan sólo ha sido repuesta la de San Bernabé, aunque por otra figura mas moderna en lugar de la original. Además el edificio sufrió una grave perjuicio ya que parte de su estructura fue utilizada para la edificación del fuerte de San Bernabé, dejando a la ermita en un estado deplorable hasta su restauración en el año 1970.
Su festividad se celebra el 11 de junio.


SANTIMAMI

santimami2.jpgsantimami1.jpg

Izen bereko auzoan kokatuta, Erandio eta Leioaren arteko mugan. Berpizkunde garaiko bao bi ditu, eraikuntzaren antzinatasunaren lekuko.
Bare jaia abuztuaren 17an da.
Dedicada a la advocación de San Mamés, da nombre al barrio, situado en la misma frontera entre Erandio y Leioa. De la antigüiedad del edificio dan testimonio sus dos vanos renacentistas.
Su festividad se celebra el 17 de agosto.


SAN CRISTOBAL


sancristobal2.jpg

Joan den mendeko laugarren hamarkadako eraldaketaren ostean, jatorrizko eraikinatik iparraldeko hormak baino ez dirau. Honi esker baselizaren antzinatasuna 400 urtekoa dela baiezta dezakegu.
Jaia abuztuaren aurreneko domekan ospatzen baze ere, gaur uztailaren 10ean ospatzen da.
En honor a San Cristóbal. Tras ser remodelada en los años 40 de su estructura original tan sólo conserva su muro norte, el cuál permite datar el edificio enan 400 años de antigüedad.
Antiguamente su festividad se celebraba el primer domingo de agosto pero hoy su festividad se jha trasladado al 10 de julio.

MADDALENA . LA MAGDALENA


magdalena.jpgmagdalenabis.jpg

San Kristobal baselizaren ondoan dagoen eraikin hau Erandioko baseliza txikiena da.Ikerle batzuek, hitzaurrean azalduta dagoen moduan, baseliza baino apalekua dela ebatzi dute. Baseliza hau limosnera da, paretik igarotzean bidaiariek txanpon bat botazten dute barruna eskabide gisara.
Ez da bere omenez jairik ospatzen.
Ermita en honor a María Magdalena. es la más pequeña de Erandio. Algunos autores la consideran más un humilladero que ermita. es costumbre que al pasar junto a ella se arroje una moneda en señal de ofrenda.
No celebra festividad en su honor.

SAN ANTONIO

Metro gutxira dagoen dorretxea bezalaxe Martiartuko jaunaren ondasuna ere bazen.
sarreran ezkutu eder bat dauka.
Bere jaia ekainaren 13an ospatzen da.
En honor a san Antonio de Padua.
Al igual que la torre situada a escasos metros la ermita era propiedad del linaje de los Martiartu.
Luce un bello escudo en la entrada.
Su fiesta se celebra el 13 de junio.















Informazio-iturriak : Fuentes

Argazkiak Fotos: Udal argazki bankua : Banco Municipal de imágenes
Manzano, A. "Pasajes históricos de Erandio" 1985
Iturbe Mach, A. "Bizkaiko herrien monografiak" 1993
Arregi Azpeitia, G "Ermitas de Bizkaia : II" 1987
Erandioko Toponimia